nada para nosotrxs
Articulos, Noticias // Berriak, Uncategorized

ELKARRETARATZEA “OAXACAKO ESTATU HILKETEN AURKA”

ELKARRETARATZEA “OAXACAKO ESTATU HILKETEN AURKA”*

HILAK 4, ASTEARTEA, 19:30EAN
MEXIKOKO KONTSULATUAREN AURREAN, BILBON (Gran Via 40)

ESTATU KRIMENEN AURKA

Apirilaren 27an Oaxaca estatuko komunitate autonomo Triki batera laguntza humanitarioa zeraman nazioarteko karabana tiroz eraso zuen talde paramilitar batek; ondorioz, bi hildako eta hamaika desagertu izan dira. Borrokalari sozial oaxacarren esanetan, Ubisort talde paramilitarra Oaxacako gobernuak sortu zuen Trikien lurraldea kontrolpean edukitzeko asmoz, eta eraso hau jatorrizko herriek jasan duten azkena baino ez da.

Aldez aurretik iragarrita zegoen jazarpen bortitza ekintzaile babesbakoak San Juan Copala udalerri autonomoaren inguruan erasotzaileek ipinitako setioa gainditzen saiatu zirenean hasi zen; izan ere, burujabeak, askeak eta haiek beraiek izan nahi dutelako bertako jatorrizko herritarrak inkomunikaturik eta argindar barik bizitzera behartu dituzte azken hilabeteotan.

Indarkeriaren eta errepresioaren erabilera, zein talde paramilitarren presentzia eta ekintzak gauzatzen badira mexikar armadaren, poliziaren eta gobernu estatal zein federalaren onespena, baimena, laguntza eta konplizitatea dutelako da.

Zoritxarrez, gertaera hau ez da bakana, nahita egindakoa eta aldez aurretik pentsatutako baino, eta egunero Mexikon gertatzen diren milaka jazarpenen isla baino ez; horien guztien adibide baitira: Chiapaseko komunitate zapatistetan egunero jasaten dituzten erasoak, edota ezin ahaztu urteurrenen hurbiltasunagatik: orain 4 urte San Salvador Atencoko borrokalarien aurka Estatu federalak zuzendutako errepresio basatia, eta hilabete batzuk barru 4. urteurrena ere beteko duen Oaxacako Gobernuak berak oaxacarren aurka bideratutako atentatu izugarria. Gaurkoak ordukoen oihartzun ozenak besterik ez dira.

Errudunek ez dute ezta mozorroa aldatu ere; odol-isuria herriena da, beti legez, baina belauniko bizi nahi ez duten eta burujabetza, askatasuna eta euren eskubideengatik lehian jarraitzen duten jatorrizko herrien odol borrokalaria da.

Sumin, amorru eta ernegazio momentu honetan, gure elkartasun besarkadarik handiena jazarritako kideentzat.

GORA MEXIKOKO JATORRIZKO HERRI BORROKALARIAK!!!!!!!
GORA OAXACAKO HERRI BORROKAK!!!!!!!

Comentarios

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: