nada para nosotrxs
Chiapas, Noticias // Berriak

Mitzitón: Ejercito de Diosen eraso armatua

Igandean, otsailaren 28an, Mitzitoneko La Otra Campañako adherenteek Ejercito de Dios talde paramilitarrarekin arazoa zutela eta deitu zuten. Errepidea moztu zuten eta erretena ezezik, polizia antimutina ere bertaratu zen.

Zer eta oraingoan Alas de Águilas eliza ebanjelikoko Ejercito de Dios talde paramilitarraren zirikatzeak arrakasta euki zuen. Igandean talde horretako kide batek komunitatearen baimenik gabe zuhaitz batzuk ebaki zituen. Hori dela eta asanblada bildu eta zuhaitz horiek gorde eta lapurrak isuna ordaindu arte ez bueltatzea erabaki zuen. Kideekin elkartu eta ajente munizialaren atzetik joan ziren bi kamionetatan. Iskanbila entzutean, komunitateko adherenteak laguntzera irten ziren eta makilekin eta balakada jaso zituzten.

Egur lapurketa ez da Mitzitonen bizi den egoeraren arrazoia. Kakoa azpaldidanik bertatik gertu, komunitatearen lurretatik zehar pasako litzakeen San Cristobal-Palenque autopista da. Gobernuak azpaldi eraiki nahi duen azpiegitura honek bananduta dauka Mitzitoneko komunitatea. Aurka daudenak gehiengoa osatzen dute eta asanbladak erabaki zuen ez zuela autopista nahi. Alde daudenak, gutxiengoak gobernuaren itzalean jarduten dute. Lehenak katolikoak dira eta besteak ebanjelikoak. Lehenak La Otra Campaña ekimenaren kide dira, besteak Ejercito de Dios talde paramilitarrekoak. Arazo erlijiosoa bailitzan maneiatu nahi izan dute ere. Baina ez.

Ez zen izan lehenengoz ematen den lizkarra, aurrekariak ditu, baita hildako bat ere joan uztailean. Eta oraingoan, esan bezala, zirikatzeak arrakasta izan zuen. Aurkaketa eta gero adherenteen arteko hiru zauritu San Cristobaleko hospitalera erman zituzten. Bi kolpeatuak eta hirugarrena bala-zauritua. Bertan kontatu ziguten gertatutakoa. (Elkarrizketa).

Bitartean Mitzitonen, alde bakoitzekoek hiruna atxilotu zituzten, eta gau osoa ezezik baizik eta hurrengo eguerditarte iraun zuen negoziaketa burutzen zen. Hirian dauden La Otra Campañako kideak ere gerturatu ziren komunitatera (San Cristobaletik hamabost minutura dago) sostengua emateko prest.

Ezkerreko argazkian, Ejercito de Diosek nola zituen atxilotuak ikusi daiteke (makil bati lotuta, begiak estalita, kolpeatuak). Eskumako argazkian adherenteak dituzten hiru atxilotuak eta Bestalako Osasuneko medikua beraiek zaintzen ikusi daiteke.

Gobernazioko idazkariaren ordezkaria, arazo erlijiosoen idazkariordea izan zen bitartekaria, Fraybako kideak ere bertan egon ziren. Egurra dala eta ez dala, isuna dala eta ez dala…

Azkenean, astelehenean elkartrukatu zituzten atxilotuak eta amaitutzat eman zen oraingo lizkarra.

Info gehiago: CMI Chiapas

Comentarios

Aún no hay comentarios.

Responder

Introduce tus datos o haz clic en un icono para iniciar sesión:

Logo de WordPress.com

Estás comentando usando tu cuenta de WordPress.com. Cerrar sesión / Cambiar )

Imagen de Twitter

Estás comentando usando tu cuenta de Twitter. Cerrar sesión / Cambiar )

Foto de Facebook

Estás comentando usando tu cuenta de Facebook. Cerrar sesión / Cambiar )

Google+ photo

Estás comentando usando tu cuenta de Google+. Cerrar sesión / Cambiar )

Conectando a %s

A %d blogueros les gusta esto: